LEGE-OHARRA
Webgunea eta eletxera.eus domeinua (hemendik aurrera WEBa) Aritz García Lópezi dagozkio (hemendik aurrera ELE TXERA), IFZ 16059911T du eta helbide soziala Santa Ana etorbidea, 20-6. B, 48940 Leioa (Bizkaia), helbide elektronikoa: eletxera@groupag.es
Erabiltzeko baldintzak
WEBeko ERABILTZAILE orok, edozein lurralde-jurisdikziotatik sartzen dela ere, onartu egiten du klausula hauek betetzea eta errespetatzea, eta berariaz uko egiten dio legokiokeen beste edozein eskumeni; eta Leioako epaitegi eta auzitegien mende jartzen da, LEGEZKO OHAR honen baldintzak interpretatzean edo gauzatzean sor daitekeen edozein eztabaida ebazteko.
Edukia eta erabilera
ERABILTZAILEA jakinaren gainean geratzen da eta onartzen du WEBean sartzeak ez dakarrela, inola ere, ELE TXERArekin harreman komertziala hastea.
ELE TXERAK ahalik eta arreta handienarekin jarduten du; hala ere, gerta daiteke datu edo informazioren bat guztiz eguneratuta ez egotea WEBeko ERABILTZAILEAK kontsulta egiten duenean.
ELE TXERAk eskubidea du WEBaren aurkezpena, konfigurazioa, edukiak eta zerbitzuak noiznahi eta aldez aurretik abisatu gabe aldatzeko.
ELE TXERA ez da kolaboratzaileek WEBean eman ditzaketen iritzien erantzule izango, ezta WEBean dauden esteken bidez lor daitekeen informazioaren erantzule ere.
Jabetza intelektuala eta industriala
WEBeko edukiaren gaineko eskubideak, testuak, irudiak, diseinu grafikoak, markak eta bestelako zeinu bereizgarriak (hemendik aurrera EDUKIAK) barne, ELE TXERArenak edo erabilera baimendu duten hirugarrenenak dira, eta legeak babesten ditu. ELE TXERAK EDUKIAK aurkezten ditu bere zerbitzu eta jardueren berri emateko. ELE TXERAk EDUKIAK merkataritzakoak ez diren erabileretarako erabiltzeko baimena ematen du, betiere iturria argi eta garbi adierazten bada. EDUKIAK web inguruneetan erabiltzen badira, WEBaren hasierako orrirako esteka jarri behar da. ELE TXERAk eskubidea du jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak defendatzeko behar diren legezko ekintzak hasteko.
Ez da baimenduko WEBeko edukiak www.eletxera.eus (framing) ez den leihoan aurkeztea.
Estekak (Link-ak)
WEBean dauden estekek (link-ek) informazio-funtzioa dute, eta ez dira inola ere horiei buruzko iradokizun, gonbidapen edo gomendioak.
Datuak babesteko politika
2016ko apirilaren 27ko DBEOn eta ,abenduaren 5eko, 3/2018 LOn aurreikusitakoaren ondorioetarako, ELE TXERAk jakinarazten du zure erregistrotik ERABILTZAILE gisa lortzen diren datu pertsonalak datu pertsonalen tratamendu automatizatua duen fitxategi batean sartzen direla. Fitxategi hau ELE TXERAk sortu du eta berarentzat da, eta datu pertsonalak tratatzeko titularra eta arduraduna da.
Baldintza orokor hauek onartzean, ELE TXERAk ERABILTZAILEAren ezinbesteko datu batzuk jaso beharko ditu zerbitzuak emateko. Behar diren jakinarazpenak edozein bidetatik bidal diezazkizuke, posta elektronikoa, WhatsApp, SMS, enpresaren izenean dauden sare sozialak eta abar barne.
WEBeko zenbait zerbitzutara sartzeko eta horietaz baliatzeko, nahitaezkoa da erregistro-formularioa betetzea. Eskatutako datu pertsonalak ez emateak edo datuak babesteko politika hori ez onartzeak, datu horiek eskatzen diren sustapenetan harpidetzeko, erregistratzeko edo parte hartzeko ezintasuna dakar.
Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna
ERABILTZAILEA da ematen dituen datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakarra, eta ELE TXERAri horren inguruko edozein erantzukizun kenduko dio.
ERABILTZAILEAk, beti, bermatzen eta erantzuten du, ematen dituen datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta benetakotasuna, eta datu horiek eguneratuta edukitzeko konpromisoa hartzen du.
ERABILTZAILEAK onartzen du erregistro edo harpidetza-inprimakian informazio osoa eta zuzena ematen duela.
ELE TXERA ez da berak egin ez dituen informazioen egiazkotasunaren erantzule, ez eta beste iturri batzuek adierazten dutenaren erantzule ere. Hori dela eta, ELE TXERA ez da erantzule eta salbuesten da ERABILTZAILEAk akats, oker edo omisioen ondorioz ELE TXERAk ematen duen informazioan izan dezakeen edozein kalte edo galeraren aurrean, baldin eta ELE TXERA ez den beste iturri batetik badator.
ELE TXERAk eskubidea du WEBeko informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko. Informazio hori eskuratzeko aukera mugatu edo ukatu ere egin dezake.
Datuen kontserbazioaren iraupena
ELE TXERAk datuen kontserbazio terminoa ahalik eta gehien mugatzeko legezko betebeharra betetzen du. Hori dela eta, lortu nahi zen helbururako behar den eta justifikatuta dagoen denbora baino ez da gordeko. Kasu jakin batzuetan, hala nola kontabilitateko dokumentazioan eta fakturazioan agertzen diren datuetan, araudi fiskalak horiek gordetzera behartzen du, arlo horretako erantzukizunak preskribatzen ez diren arte. Interesdunaren adostasunetik abiatuta tratatzen diren datuen kasuan, gorde egiten dira, pertsona horrek baimen hori indargabetzen ez duen arte.
Cookie-politika
ELE TXERAk, WEBak zerbitzu ona eta erabilera erraza eskaini nahi du. Alde horretatik, WEBak Google Analytics-en cookieak erabiltzen ditu. Cookieak erabiliz, ELE TXERAk ERABILTZAILEaren nabigazioa optimizatzen du, eskainitako informazioa eta zerbitzuak bere interesetara egokituz, WEBa bisitatzen duen bakoitzean esperientzia hobea izateko.
Ondoren, ERABILTZAILEak informazio zehatza aurkituko du “Cookieak” zer diren, WEBak zer tipologia erabiltzen duen, nola desaktiba ditzakeen bere nabigatzailean eta nola blokeatu zehazki hirugarrenen Cookie-en instalaziori buruz.
Cookie-ak WEBak edo ERABILTZAILEak erabiltzen duen aplikazioak bere nabigatzailean edo gailuan (Smartphone, tableta…) instalatzen dituen fitxategiak dira, eta bisitari buruzko informazioa gordetzeko balio dute. Interneteko gune gehienek bezala, WEBak honetarako erabiltzen ditu cookieak:
_ga: 2 urtera iraungitzen da eta Universal Analyticsen funtzionamendu onerako balio du.
_gat: 10 minutu igaro ondoren iraungitzen da, eta Universal Analytics gertaera jakin batzuk neurtzeko erabiltzen da.
wfvt_: 30 minutu igaro ondoren iraungitzen da, eta bisita anonimoki identifikatzeko balio du.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Google Analytics-en Laguntza Ofizialera, esteka hauen bidez:
https://developers.google.com/analytics/devguides/collection/analyticsjs/cookie-usage?hl=es
https://developers.google.com/analytics/resources/concepts/gaConceptsTrackingOverview?hl=es
2. WEB-aren funtzionamendu egokia ziurtatzea:
PHPSESSID: ERABILTZAILEak nabigatzailea ixten duenean iraungitzen den cookiea.
3. ELE TXERA profilaren jarduera Twitter-en bistaratzea (Facebook-ek ez dizkio cookie gehigarriak eransten sarbideari):
Metrics_token: WEBerako azken konexiotik 45 egun natural igaro ondoren iraungitzen den cookiea.
pid: WEBerako azken konexiotik 6 hilabetera iraungitzen da.
Nabigatzean eta WEB-ean jarraitzean, ERABILTZAILEA Cookieak Cookie-Politika honetako baldintzak onartzen ari da. ELE TXERAk Cookie-Politika honetarako sarbidea ematen du erregistratzeko unean, ERABILTZAILEA jakinaren gainean egon dadin, eta horrek une oro cookie-en erabilera blokeatzeko, ezabatzeko eta baztertzeko duen eskubidea ukatu gabe.
Cookieak ERABILTZAILE ANONIMO bati eta haren ordenagailu/gailuari bakarrik lotzen zaizkio, eta ez dute datu pertsonalik ematen. Une oro, ERABILTZAILEA bere nabigatzailearen konfigurazioan sar daiteke WEBak bidalitako cookieen instalazioa aldatzeko edota blokeatzeko, eta horrek ez du edukietara sartzea galarazten. Hala ere, zerbitzuen funtzionamenduaren kalitateari eragin diezaioke.
ERABILTZAILEak edozein unetan aukera dezake WEBean zein cookiek funtzionatzea nahi duen:
- Firefox
- Chrome
- Explorer
- Safari
- Edge
- Opera
- Hirugarrenen tresnak daude, on line erabil daitezkeenak, ERABILTZAILEak bisitatzen duen web gune bakoitzean cookieak detektatzeko eta desaktibazioa kudeatzeko
Ohar gehigarriak:
Helburuak
ELE TXERAren helburuak hauek dira:
Adingabeak
ELE TXERAren zerbitzu batzuk bereziki adingabeei zuzenduta badaude, ELE TXERAk gurasoen edo tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak biltzeko edo, hala badagokio, datuak modu automatizatuan tratatzeko.
Datuak hirugarrenei jakinaraztea
Irizpide orokor gisa, ELE TXERAk administrazio edo botere publikoei soilik ematen dizkie datuak, eta betiere legezko betebeharrak betez. Fakturazioan, ELE TXERAK bankuei jakinaraz diezazkieke.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta hauei aurka egiteko eskubideak erabiltzea
Datuak tratatzen ditugun pertsonek eskubide hauek dituzte:
Eskubideak erabiltzean erantzun egokirik lortzen ez bada, erreklamazioa aurkez daiteke Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean, www.agpd.es webgunetik eskuragarri dauden inprimakien edo bestelako kanalen bidez.
Segurtasun neurriak
ELE TXERAK ekainaren 11ko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritako segurtasun-neurriak hartzen ditu. Eta saiatzen da beste baliabide eta neurri tekniko osagarri batzuk instalatzen, ELE TXERAri emandako datu pertsonalak galdu, gaizki erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu eta/edo lapurtu ez daitezen.
ELE TXERA ez da ondokoek eragin ditzaketen kalteen erantzule:
ERABILTZAILEak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla garaiezinak.